2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

Asteartea: IPUINA eta IDAZKETA!


Kaixo, kaixooo!!😜👋😘

Zer moduz zaudete?? Zer moduz hasi dugu eguna??

Gaur egun hotza daukagu kanpoan, beraz, gaur bai, gozatu dezagun etxeko berotasunaz!😚☕♨🔥

Horretarako, gaur ipuin polit batekin natorkizue, tartetxoa daukazuenean, goxo-goxo elkarrekin irakurri dezazuen: NIRE OHETXOA. 📖🛏
Ipuin honetan, neskato baten eta bere ohetxoaren arteko istorioa kontatzen du; elkarrekin dituzten abeturak kontatuz, elkarrekin lo egiteak zein zoriontsu egiten dien ikusi dezakegu. GOZATU!😊👐



Bestalde, badirudi atzo Euskal Herriko hainbat lekuetan ELURRA ikusi zenutela! 😱❄❄❄❄⛄
(Nik euria baino ez!)😅😂
Horregatik, gaur HAINBESTE gustatzen zaigun PIPI GALTZALUZEren abentura bat elkarbanatzea pentsatu dut, familian ikusi eta elkarrekin neskato bihurri honen abenturaz ere gozatu eta barrez lehertzeko!🙉😂😂🐎🐒👧



GOGORATU! Gaurko prestatu dudan materiala EMAILEZ bidali dizuet, IDAZKETA lantzeko hainbat proposamenekin! Ea gustukoa duzuen! 😉💪👏📝📧

Zaindu pila pila pila eta jaso besarkada handi bat!😊💜💛💚💙💓

Aioooo pelaiooo!!🙋😘😘

2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Astelehena: EHUNZANGOA, OLERKIA ETA OSTADARRA!


Kaixo, kaixooo berriro ere!!😚😚

Zer moduz zaudete? Zer moduz joan da asteburua?👌

Gaur goizean lanean hasi eta....SORPRESAAA!!🎉🎉  

EHUNZANGOA GUREKIN HARREMANETAN JARRI DA!!

🐛🐛🐛😱😱😻😻👏👏💚💚💚


Ze olerki polita bidali digun ezta? 😸👏

Nola irudikatzen duzue orain BERDEILUN lurraldea UDABERRIAN?? Animatzen al zarete marrazki bat egitera? Agian, zuen marrazkiak elkarbanatu eta BLOGean jarri ditzakegu EHUNZAGOAK ikusteko! Zer iruditzen??

🤔🤔🤔🤔

¿Cómo os imagináis el territorio de BERDEILUN en PRIMAVERA? ¿Os animáis a hacer un dibujo? ¡Podríamos compartir vuestros dibujos en el BLOG para que los vea EHUNZANGOA! ¿Qué os parece? 

😊🌸🌺🌻🐛🐛🐛❄




Bestalde, ikusi dugu EHUNZANGOA ez dagoela BERDEA... eta horrek pixka bat kezkatzen gaitu! 😕Zer iruditzen bere abestia OZEN abesten badiogu, gure maitasun eta indar guztia bidaltzeko?💥😄🎤





Ea ba DENEN artean lortzen dugun EHUNZANGOAri bere kolorea bueltatzea! Eutsi lagunak!😊💪👏💚💚


Nik ere egin dut nire ostadarra:  

🌈🌈DENA ONDO ATERAKO DELAKO! 🌈🌈

Animatzen zarete zuena egitera?? 😉🙏

Besarkada erraldoi bat eta animo pila pila denontzako!!! 😍💪😘😘

Aioo pelaiooo!!🙋😘

Topera jarraitzen duzue!


EGUN OOON!!! 😊🙋

Zer moduz zaudete?? Ondo espero!😉👌

Egun hauetan gure lagunak lan eta lan ibili dira, idazketa eta irakurketa lantzen, baita altxorrak sortzen ere!😜📙📝👑💰
Begira! 👀







😍😍😍😍😍
Ze poza ematen didan zuen argazkiak jasotzeak! 
😊😚
Ea gainontzekoak ere animatzen zareten gurekin elkarbanatzera! 😉💪💪👏

ZAINDU ZAITEZTE LAGUNAK! 

BESARKADA POTOLO-POTOLO BAT BIDALTZEN DIZUET!!

Aio pelaiooo!!!🙋😘😘

2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Ostirala: INGELESEZ DANTZAN eta ASTEBURUA PARRANDAN!


Kaixo, kaixoo!!🙋😄👋

Ostiral ON denoi!! Zer moduz zaudete??😊👍

Asteburua dator eta hontan ere etxean geratzea tokatzen zaigunez, hementxe parrandarako ideia batzuk!

🏠👬👫👭👌👌

Gorputza martxan jarriko dugu ingeleseko abesti hauekin! Ea gogoratzen dituzuen!

😊😉💪👯💃🎤🎶


Five little monkeys jumping on the bed


The wheels on the bus


Dantzatu al duzue??😂😁👏💃

Etaaaaa, nork egin nahi du gaurko esperimentua??  Nork sentitu nahi du FROZENEKO ELSA bezala??
⛄❄⛄❄⛄❄⛄❄⛄
 Begira, begira!!!👀👀
Eta KONTUZ, INOR IZOZTU GABE, e!
👐👐👩🧊🧊


Bestalde, aipatu digutenez mugimendu berri bat jarri da martxan: Larunbatean 17:00tan balkoi/leihoetara atera eta denek elkarrekin  "Isi-isilik dago" abestia abestuko dugu, animatu nahi??


Nik badaezpada, hementxe jarriko dizuet ensaiatzeko!

😮🎤🎤🎶👄🚣🌊


Beste alde batetik, gogoratu nahi dizuet aurreko BLOG sarrereta, ipuin dexente jarri dizkizuedala etxean goxo-goxo irakurri ahal izateko, esaterako: MUNSTRO ARROSA, BABARRUN ALE MAGIKOAK, TXORI HORIA ETA KOLOREETAKO MUNSTROA ETA KORONABIRUSA. 

 📙📘📗📙📘📗

Horiek irakurrita, oraindik ere sofan egoteko eta atsedenaldirako tartea badaukazue, hementxe jartzen dizuet euskarazko marrazki bizidunak ikusteko orrialde bat. Asko gustatzen zaizkie!

📺📺📺📺📺

Sakatu hemen:


 Espero dut zuen gustukoa izatea, eta noski, baliagarria izatea!😉👌

Asteburu ON-ONA opa dizuet denoi, MAITATU, GOZATU eta mesedez, ASKO ZAINDU!👐😊😍😘

Ziur nago laster berriro izango garela elkarrekin, BESARKADA ERRALDOI BAT GUZTIONTZAT!
💜💛💚💙💓 

🌈DENA ONDO ATERAKO DA!🌈

Aio pelaiooo!!🙋😘😘


2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Osteguna: MATEMATIKA ETA KOLORETAKO MUNSTROA ETA KORONABIRUSAREN IPUINA


Kaixo, kaixooo!!!🙋😊

Hemen nator berriro zuentzako proposamen batzuekin!!😉

Alde batetik, MATEMATIKA lantzeko jolas batekin natorkizue:➕➖📊

 Gaur, zenbakiak deskonposatzeko proposamen bat egin nahi dizuet, bidez batez, logika eta aritmetika lantzeko. Jolasa egiteko, ZENBAKIEN ETXETXOAK sortuko ditugu. Teilatuan, erabaki dugun zenbakia jarriko dugu eta zenbaki hau osatzeko ditugun aukera guztiak jarriko ditugu behean. Adibide bat egin dut 4 zenbakiarekin zuek ikusi ahal izateko. 🏠

Hoy os quiero hacer una propuesta para trabajar la composición de los números. Para jugar, crearemos unas CASITA DE LOS NÚMEROS. En el tejado pondremos el número que hemos elegido y debajo, podremos todas las opciones que tenemos para completar este número. He creado este ejemplo con el número 4 para que podáis verlo:🏠

Hasiera batean, kopuruekin esperimentatuko dugu (etxean daukazuen edozein objektu txiki erabili dezakezue eta bestela, papera edo zilarrezko paperarekin bolatxoak egin ditzakezue). 💭💭👌

En primer lugar, experimentaremos con las cantidades (podéis utilizar cualquier objeto pequeño que tengáis en casa y si no, podéis hacer bolitas de papel o papel de aluminio) 💭💭👌

Behin, kopuruekin jolastu garela, zenbakiekin jolasteko une iritsi eta zifrak sartzen hasi gaitezke.👏💪

 Una vez hayamos jugado con las cantidades, llega el momento de jugar con los números. Podemos empezar a meter diferentes cifras:👏💪


Horrela, pixkanaka geroz eta zenbaki konplexuagoak lantzen joan gaitezke, beti ere, egiten duguna ulertzen dugula ziurtatuz. / Así mismo, poco a poco podemos ir trabajando con números más complejos, siempre nos aseguremos de que entendemos lo que estamos haciendo.

Zer iruditzen? / ¿Qué os parece?😊😁🙌🙌

Beste alde batetik, iritsi zaigun ipuin bat zuekin elkarbanatu nahiko genuke: KOLORETAKO MUNSTROA ETA KORONABIRUSA. 
Interesgarria iruditu zaigu haurrekin goxo-goxo entzun eta galdera ezberdinak lantzeko. Azken finean, haurren (eta gure) emozioak lantzea behar beharrezkoa da, beti, baina agian momentu hauetan horrelako ipuinek lagundu diezagukete.

📕📗📘📙👪💭😉

Por otro lado, queríamos compartir con vosotros/as un cuento que nos ha llegado: KOLOREETAKO MUNSTROA ETA KORONABIRUSA
Nos ha parecido interesante para poder escucharlo tranquilamente con los/las niños/as y poder trabajar así diferentes preguntas. Al fin y al cabo, trabajar las emociones de los/las niños/as (y las nuestras) es muy necesario, siempre, y a lo mejor en estos momentos este tipo de cuentos pueden sernos de gran ayuda.


Zer pasatzen zaio munstroari? Nola sentitzen da?Nola sentitzen naiz ni? Nola nago? 

Espero dut zuen interesekoa izatea eta gaurko materialarekin ere GOZATZEA!😊😋🙏

Animo pila pila familia guztiei eta eutsi, geroz eta gutxiago falta da eta!😉💪💜💛💚💙💓

Besarkada potolo-potolo bat denontzat!

Aiooo pelaiooo!!🙋😘😘😘😘

Langile, langile, aupa ekipo!


Egunoooooon guztioi!!!😊🙆

Zer moduz zaudete? Pixkanaka badoaz egunak aurrera, eutsi horri!!💪

Egun hauetan argazki PILA bidali dizkidazue eta ezin dut aguantatu, gainontzekoekin elkarbanatu behar ditugu! ZENBAT GAUZA ARI ZARETEN EGITEN!😋😇 Ikusten dudanez PRIMERAN ari zarete lanean eta batez ere, ONDO PASATZEN!🙌😉👏

Gure lagunak nola dabiltzan ikusi nahi???? Begira, begira!👀😀

Denetik ari zarete egiten!😱😮

Txoritxoentzako kabi bat!😍🐣🐥🐦🏠
 



Idazketa, irakurketa eta matematika ere lantzen ari zaretela ikusi dut, baina zenbat gauza ikasi dituzuen jada!📐📏📊📝🙉😲💪💪
 







Baratza berriak ere sortu dituzue zuen etxeetan!
🌿🌱🌱🏠


Eta kirolerako eta yogarako tartea ere aurkitzen duzue! Ze garrantzitsua den!👌👐😄🙌🙅⛹🏃🧻🧻😂




Baina ez omen da beti lan erraza, batzuek etxeko txikiekin ere nahiko komeri!😂😂😍😈


Bitartean, etxean ohitura berriak txertatzenari zarete, birus madarikatu hau lehen bait lehen desagertu dadin!👏⛔🚿👑🧼🧼


Eta BETI, itxaropenarako hitzak eskaintzen dizkiguzue!😊😍💖🌈


Mila, mila esker guztioi argazki ZORAGARRI hauek gurekin elkarbanatzeagatik, ilusio handia egiten digu! Animo pila pila eta gogoratu:

🌈DENA ONDO ATERAKO DA!🌈

Besarkada erraaaaaaalodoi bat guztiontzat!!
💜💛💚💙💓

Aio pelaiooo!!🙋😘😘


2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

Asteazkena: HIZTEGIA lantzen


Kaixo, kaixooo!!!🙋😚

Egun on denoi!😊🌸🌞

Gaurkoan HIZTEGIA lantzeko proposamen batekin natorkizue! 👌👏

Gelan asko gustatzen zaigu hiztegi txartelekin jolastea eta gaur, hiztegi txartelak erabili beharrean, web orrialde hau eskaini nahi dizuet (hitziki.onoff.es). 💭😉

Sakatu hemen/ Clicka aquí: 


Proposamena / propuesta:
 
1. Lehenengo jolasa izan daiteke, hitzak entzun eta jarraian errepikatzea. / El primer juego puede ser escuchar las palabras y repetirlas a continuación. ✅

2. Gero, hitzak entzun gabe, irudia bakarrik ikusiaz eta memoriaz, hitzak asmatzea. / Después, sin escuchar y solamente viendo las imágenes y de memoria, consiste en adivinar las palabras.✅

3. Beste aukera bat izan daiteke, irudiak begiratu beharrean, izenak identifikatzen saiatzea (izen sinpleak bilatu behar dituzue). Jarduera hau agian konplexua izan daiteke oraindik. / Otra opción puede ser, en vez de mirar las imágenes, intentar identificar los nombres (tenéis que buscar palabras simples). Este ejercicio puede ser complicado todavía.✅

4. Azkeneko proposamena izan daiteke: jarraian jartzen dizuedan taula honetan, ikusten ditugun objetuak sailkatzea. Sailkatzeko, aukera ezberdinak erabili ditzakezue / La última propuesta puede ser: clasificar las palabras/objetos que estamos viendo en una tabla como esta que os propongo a continuación. Podéis utilizar diferentes opciones para clasificar las palabras :✅

  • Lehenengo letraren arabera / Teniendo en cuenta la primera letra
  • Hitzaren lehenengo soinuaren arabera / Teniendo en cuenta el primer sonido de la palabra
  • Bokala edo kontsonantearekin hasten bada / Dependiendo de si empieza con una vocal o una consonante
  • Sailkatzeko orduan, marrazakiak egin ditzakezue edota hitzak idatzi, edo nahastu (horrela idazketa ere landu daiteke eta) / A la hora de clasificar, podéis hacer los dibujos o escribir las palabras e incluso mezcla las dos cosas (así se puede trabajar también la escritura)


Taula hau adibide bat besterik ez da, zuek sortu ditzakezue interesgarriak iruditzen zaizkizuen letrekin; besterik gabe, orri batean idatzi eta bertan sailkatu.😉👌

Esta tabla no es más que un ejemplo, podéis crear las tablas con aquellas letras que os interesen; simplemente escribiéndolas en una hoja y clasificándolas ahí mismo.😉👌

Zer iruditzen zaizue? / ¿Qué os parece?😋

Espero dut zuen gustukoa izatea eta batez ere, oso ondo pasatzea!😊👏

Gozatu, maitatu eta batez ere, asko zaindu!😍😚🙏💜💛💚💙💓

Besarkada erraldoi bat zuentzat!

Aiooo pelaiooo!!🙋😘😘







2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

Asteartea: KONTZENTRAZIOA ETA MUGIMENDUA LANTZEN

Kaixo, kaixooo!!!🙋😘

Berriro hemen! Zer moduz zaudete? Ondo pasatzeko prest??😁😁🙌🙌

Gaurkoan, betiko jolas bat dakarkizuet:  💥
7 EZBERDINTASUNAK (7 diferencias)

Jolas honen bidez, KONTZENTRAZIOA eta PERTZEPZIO BISUALA landuko dugu eta gainera,  haurren behaketa eta arretaren bidez, emaitzaren autoebaluazioa egin dezakete.

Mediante este tipo de juego, trabajaremos la CONCENTRACIÓN y la PERCEPCIÓN VISUAL y además, mediante la observación y la atención de los/las niños/as, podrán realizar la autoevaluación de la actividad.


Gustatu zaizue? Ziur nago gurasoei baietz!😂🙏

Batzuetan betiko jolas mota hauetara jotzeak asko laguntzen digu eta oso interesgarria da.😉

Bestalde, MUGIMENDUA lantzeko proposamen bat egin nahi dizuet:

Gure psikomotrizitateko irakasleak etxean egiteko saio berezi bat pentsatu du zuek guztiokin elkarbanatzeko eta etxean egin ahal izateko, zer iruditzen? Animatu nahi?😉👌👌

Hementxe jartzen dizuet bere blogeko linka, bertan jarduera SUPER dibertigarri bat eta gainera, sorpresatxo bat izango duzue!! Sartu hemen:


💃💫🏃👯🎾🏄🎈🎉⚽ 

Espero dugu zuen gustukoa izatea eta gaur ere asko gozatzea!😊

Bitartean, zaindu zaitezte eta muxu pila pila patata tortila!!😍😘😘

Aio pelaiooo!!🙋💜💛💚💙💓


Etxean ere, ze langileak zareten!


Egun oooooon denoi!!🙋😚

Zer moduz zaudete? Ondo, espero dut! 😊

Gaur egun zoragarria daukagu, ezta??
🌞🌞🌞🌸🌷🌺🌻

A ze poza! 😁 Lagunek argazkiak bidaltzen jarraitu dute eta zuek guztiokin elkarbanatu nahi nituzke! 😍🙌👏📷

Begira, begira nola dabiltzan! 👀

TOPERA lanean!!💪👦💭📝😉



Inauterietako argazkitxo hau ere bidali didate!
👭😍🎉
 

Eta ikertzaile-ikertzaile gure esperimentuekin!😋 Agian gure taldean izango da hurrengo Marie Curie, edo Thomas Edison! Nork daki!😏👵👴🙈🔬💡
 



Udaberriko marrazkiak ere hasi dira iristen!😍 Animatu, animatu eta bidali zuenak ere!!😉💪



Mila mila esker denoi!🙏 Eta lasai egon, 

🌈DENA ONDO ATERAKO DA!🌈

GORA BIHOTZAK!💜💛💚💙💓

Aio pelaiooo!!!🙋😘😘

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!😊👋 Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...