2020(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

IÑAUTERIAK 2020!

Kaixo, kaixooo!!!😊🙋

Zer moduz igaro dituzue iñauteriak?🎉🎊
 Dakizuen moduan, pasa den astean eskolan ere iñauteriak ospatu genituen. Gure ostiraleko festa iritsi aurretik, gelan, EUSKAL IÑAUTERIEN inguruan aritu ginen lanean eta gauza interesgari pila bat ikasi genituen. Ba al dakizue zuek zeintzuk diren pertsonaia berezi hauek? Ba gu lan eta lan ibili ginen zein ziren jakin genuen arte! Begira, begira!👀








 Gainera, gure maskara pertsonalak sortzen aritu ginen. A ze artista kuadrila daukagun gelan!🎨👏😍








 Eta azkenik, ostirala iritsi zen. A ZE FESTA! 
🎈🎉🎉🎊

Dotore gaude, ezta? 😜😇



Espero dugu egun hauetaz gozatu izana!😉

Laster arte lagunak! 

Aio pelaiooo!!😊🙋😘

2020(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

BERDEILUN LURRALDEA!

Kaixo, kaixoooo!!!🙋😀

Ikusi ahal duzue gure EHUNZANGO maiteari prestatu diogun lurraldea????👀

🐛🌳🌺🌻🍀🌷🌸🌹🌄🌃🏡

Denon artean sortu du, baita izena jarri ere. Oso polita izan da prozesua eta batez ere, azken emaitza! OSO POZIK GAUDE!😊😊😊


















 A ze ARTISTA kuadrila ezta?😍😉

Asteburu ona izan!! Aio pelaiooo!!!🙋😘

2020(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

OKINDEGIAN!


Kaixo, kaixooo!!!😊🙋

Atzo goizean, Fernandok, Gutizi okindegira gonbidatu gintuen ogi GOXO-GOXOA egitera!🙏👏😋🍞 Sekulako sopresa izan zen guretzat eta ikaragarri pila gozatu genuen! Nola ibili ginen ikusi nahi??
👀👀👌👌👀



Txapela dotoreak jantzi eta osagaiak nahasten hasi ginen!⏰📝🍛



Ondoren, orearekin gure gustuko formak egin genituen!😋🙌🙌






Irin mota ezberdin pila daudela ere ikusi genuen!
😮💬
 


Eta gure oreak laberako prest utzi genituen!👏👌
 

Fernano eta Rabitek, gainera,  guretzat opil goxo-goxoak prestatu zituzten hamaiketakorako, mila mila esker!😍😋🍞
 

Eta eguna bukatzeko, gure opil goxo eta bereziak etxera eraman genituen! Badirudi arrakasta handia izan dutela, ezta??😋😋😚
 



Espero dugu asko gustatu izana!Laster izango duzue gure berri,baina bitartean, ondo izan!! 😉

Aio pelaiooo!!🙋😘

2020(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

GURE PLANETA ZAINTZEN!


Kaixo, kaixoooo!!!🙋

Azkeneko asteetan, berriro ere GURE PLANETAREN inguruan hitz egiten aritu gara. Nola dago lurra? Zer ari zaio gertatzen? Zergatik? Zer egin dezakegu guk?
Milaka galdera suertatu dira geletan eta pixkanaka, horiek erantzuten ibili gara. JASANGARRITASUNA ardatz, hainbat eta hainbat jarduera egin ditugu, bai gelan baita Pasaian zehar ere! Ikusi nahi?? Begira, begira!👀👀😋










Zabor patruila ere antolatu dugu eta Pasaiatik ibili gara ingurua behatzen eta kaleak garbitzen! 👌👬👭👫












Oso dibertigarria izan da, baina, aizue, ez dakizue ze zikinak aurkitu ditugun gure kaleak!  Ez gaitezen ZIKINTXO batzuk izan eta, ZAINDU GURE PLANETA!
🌍🌎🌏🌲🌻🍃🍀🌾🌾🌸
Guk argi daukagu, gure planeta zaintzeko gauza pila egin ditzakegu eta horien artean: MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU!👏💪😃
Animatzen??



Honetaz guztiaz gain, pasa den ostiralean, bakearen eguna ere ospatu genuen eskolan! Gure eskuak, laguntzeko erabili nahi ditugu, denon eskubideak errespetatu eta bakean bizi ahal izateko!

🙌💜💛💚💙🤎💗



Bukatzeko, azken aste hauetan, hamaiketako jasangarri eta osasungarriaz gozatzeko aukera izan dugu eta pintxo-fruta goxo-goxoak jan ditugu! Mila esker lagundu gaituzuen guztioi!😋😚🙏🍓🍏🍡






Eta honaino gaurko abentura! Laster izango duzue gure berri! Bitartean, ondo izan eta gogoratu, ZAINDU DEZAGUN GURE PLANETA, BAKARRA DA ETA!

Aio pelaioooo!!!🙋😘

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!😊👋 Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...