2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

KRISTINA ENEARA IRTEERA!

KAIXO, KAIXOO!!πŸ˜€

Pasa den ostiralean, 3,4 eta 5 urteko gelek, Donostiako Kristina Enea parkera egin genuen txangoa. Primeran pasa genuen elkarrekin eta gauza pila ikusi eta ikasi genituen, BEGIRA BEGIRA!

Autobusean iritsi eta barrura, a ze leku polita!

 Lakuaren inguruan ahate pila eta zisnea ere ikusi genituen!



Ondoren, zuhaitzetatik eroritako hostoak biltzen ibili ginen!
 

Eta bat-batean... PAMUAK azaldu ziren! Ze koloretsuak diren batzuk! Ba al dakizue zergatik?
 

Txundituta gelditu ginen parkeko ZEDRO zoragarriarekin. Oso oso handia da eta 100 urte baina gehiago ditu!

Lanean ibili ondoren, deskantsatu eta indarrak hartzeko unea iritsi zen!
 

Eta bukatzeko, Kristina Eneako parkean ibili ginen jolasean!
 
  Talde bikaina osatzen dugu! Eta PRIMERAN pasa dugu denok elkarrekin!



Laister arte! πŸ˜‰πŸ˜‰

2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena

Ikasturte berri on!

Ongi etorri 2018-2019 ikasturtera!

Jada aste batzuk igaro dira ikasturteari hasiera eman genionetik eta horrekin batera, iritsi da gure bloga martxan jartzeko eguna! Denok bezela, hau ere pixkanaka egokitzen da! πŸ˜†

Gelan poz-pozik gabiltza elkarrekin!



 Fletxa dordoka ere ezagutu dugu!🐒





 
Egunak jolasean igarotzen ditugu eta pixkanaka proiektu berri batean hasi gara murgiltzen: SUKALDARITZA!

πŸ₯˜πŸ²πŸ˜‹πŸͺπŸšπŸŒπŸ…πŸŸπŸœ





Gai honekin lanean hasi gara eta badirudi TXEF 🍳 sukaldaria jakinaren gainean dagoela. Egun batean, gure gelara laguntza eske etorri zen eta oso jende jatorra garenez, bere errezeta liburua osatzen lagundu diogu!πŸ‘Ό








Gure laguntzari esker, TXEF poz-pozik jarri da eta gaur gelara iritsi garenean...a ze sorpresa! Gaileta goxo-goxoak oparitu dizkigu!πŸ˜‹πŸ˜‹




Ze pozik gauden gure lagun berriarekin! Laister abentura gehiago kontatuko dizkizuegu!
Bitartean, ondo izan! πŸ™‹πŸ˜ŠπŸ˜™


Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!πŸ˜ŠπŸ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...