2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

SUKALDE ORKESTRA!

KAIXO KAIXOOO!!

Sukaldaritzako proiektuarekin pixkanaka bagoaz aurrera. Gauza PILA BAT ari gara ikasten eta bitartean PRIMERAN pasatzen dugu!

Gaurkoan, Haur Hezkuntzako lagun guztiok SUKALDE ORKESTRA eder bat antolatu dugu!๐Ÿ“ฏ๐ŸŽ‰๐ŸŽต๐ŸŽผ
Horretarako, aste honetan zehar, etxetik ekarritako elikagai, pote eta ontziekin musika instrumentu ezberdinak sortu ditugu. Bide batez, birziklapenaren eta berrerabiltzearen inguruan ere hitz egin dugu.๐Ÿƒ๐ŸŒŽ

Begira ze artista koadrila dugun eskolan!๐Ÿ‘ซ๐Ÿ‘ญ๐Ÿ‘ฌ
















Horrelako instrumentu zoragariak egin ondoren, nolakoa uste duzue izan dela orkestra?? ๐Ÿ˜ฎ๐Ÿ˜‡

BEGIRA BEGIRA!






Dibertigarria, ezta??  ๐Ÿ˜Š๐Ÿ˜‚๐Ÿ˜‚

Ba gehiago ikusteko, beste bat arte itxoin behar! ๐Ÿ˜‰

LASTER ARTE!!! ๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘‹๐Ÿ˜˜๐Ÿ™‹๐Ÿ˜š

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!๐Ÿ˜Š๐Ÿ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...