2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

Adarrazpira irteera!


Atzo goizean, Haur Hezkuntzako lagun guztiok Urnietako Adarrazpi baserrira egin genuen irteera!

πŸ πŸ‘«πŸ‘¬πŸ‘­πŸΎπŸšŒπŸŒž




Adarrazpi gaztandegi πŸ§€bat da eta leku zoragarri batean kokatua egoteaz gainπŸŒ„, gauza interesgarri pila egiten dituzte bertan! Zenbat gauza ikasi ditugun!


Artzai txakurrak ardiak nola zaindu eta eramaten dituen ikusi genuen!πŸΆπŸ‘πŸ‘


Gazta frexkoa nola egiten den azaldu zigun Inmak eta denon artean, gurea prestatu genuen!πŸ§€πŸ˜‹


Baserriko animaliak ezagutu eta laztantzeko aukera ere izan genuen. Zenbat maite ditugun animaliak!
 πŸ˜πŸ‘πŸπŸ΄πŸ’šπŸ’šπŸ’š


Bukatzeko, gazta goxo-goxoa zuen ogitartekoak πŸ₯–πŸ§€ prestatu zizkiguten hamaiketakorako eta ikaragarri gozatu genuen πŸ˜‹(ia denok!😜)!!


Primeran pasatu dugu denok elkarrekin Urnieta aldean, esperientzia bikaina izan da!πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘πŸ˜Š


Laster arte eta ondo izan!😚😚
Aio pelaiooo!πŸ™‹


2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

Udaberria iritsi da!!

IRITSI DA UDABERRIA!! 

πŸ˜ŠπŸŒΈπŸŒΌπŸŒ·πŸ’πŸŒΉπŸŒ»πŸŒΊ






Eta gu lan eta lan ibili gara gure gela apaindu eta kolore biziez betetzeko! 
πŸ’ͺπŸΌπŸ˜‹



Politak ezta?😍

Gozatu eguraldiaz!🌞

Laster arte! 
πŸ™‹πŸΌ‍♀️😘

2019(e)ko martxoaren 6(a), asteazkena

IHAUTERIAK!

IHAUTERIAK 2019 !!

πŸŽˆπŸŽˆπŸŽ‰πŸŽ†πŸŽˆπŸŽˆ

Hainbeste itxaron eta gero... ostiraleaN ihauteriak ospatu genituen! Eta zein ondo pasatu genuen!

Hementxe utziko dizuet aurrerapen txiki bat, gure txikiak ze dotore eta ausart etorri ziren ikusi ahal izateko! Begira!πŸ‘€ 





Baina, baina... ze politak diren!!!  πŸ˜πŸ˜‹πŸ˜Š

Guraso eta familiak ere oso dotore eta partehartzaile etorri ziren! Mila mila esker denoi!❤πŸ‘


Primeran pasatu genuen dantzan eta festan! Orain, hurrengo urtera arte itxoitea tokatzen zaigu...baina ez larritu, abentura gehiago izango ditugu eta!! πŸ˜œπŸ˜‰πŸ’ͺπŸ’ͺ


Laster arte lagunak eta izan beti...SUPERHEROIAK!!!! πŸ’«πŸ’ͺπŸ˜†

AIO PELAIO! πŸ™‹

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!πŸ˜ŠπŸ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...