2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

Adarrazpira irteera!


Atzo goizean, Haur Hezkuntzako lagun guztiok Urnietako Adarrazpi baserrira egin genuen irteera!

πŸ πŸ‘«πŸ‘¬πŸ‘­πŸΎπŸšŒπŸŒž




Adarrazpi gaztandegi πŸ§€bat da eta leku zoragarri batean kokatua egoteaz gainπŸŒ„, gauza interesgarri pila egiten dituzte bertan! Zenbat gauza ikasi ditugun!


Artzai txakurrak ardiak nola zaindu eta eramaten dituen ikusi genuen!πŸΆπŸ‘πŸ‘


Gazta frexkoa nola egiten den azaldu zigun Inmak eta denon artean, gurea prestatu genuen!πŸ§€πŸ˜‹


Baserriko animaliak ezagutu eta laztantzeko aukera ere izan genuen. Zenbat maite ditugun animaliak!
 πŸ˜πŸ‘πŸπŸ΄πŸ’šπŸ’šπŸ’š


Bukatzeko, gazta goxo-goxoa zuen ogitartekoak πŸ₯–πŸ§€ prestatu zizkiguten hamaiketakorako eta ikaragarri gozatu genuen πŸ˜‹(ia denok!😜)!!


Primeran pasatu dugu denok elkarrekin Urnieta aldean, esperientzia bikaina izan da!πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘πŸ˜Š


Laster arte eta ondo izan!😚😚
Aio pelaiooo!πŸ™‹


Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!πŸ˜ŠπŸ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...