2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

GABONAK!

Kaixo, kaixoooo!!!πŸ™‹πŸ˜‰

Gabonak, gabonak, gabonak diraaaa!!πŸŽ„πŸŽ…πŸŽˆπŸŽ‰

Iritsi zaizkigu hainbeste atsegin ditugun egun hauek! Azken egunetan topera ibili gara lanean: abendualdia ospatzen, gabon kantak eta dantzak ikasten, gabon jaialdia prestatzen... eta azkenean, iritsi da! Iritsi da urteko eskolako azken eguna!😜

Gabonetako zuhaitza piztu genuen festari hasiera emateko!πŸŽ„
 



Abendualdia ospatu dugu denok elkarrekin!



Gabon kantak ere prestatu ditugu!
 

Baita Olentzerori eskutitza ere!
 





Pasiloa ere apaindu dugu!
 


Eta azkenean, iritsi zen jaialdiaren eguna! A ze urduritasuna! 




Gaur, San Tomas eguna ospatu dugu eta pintxo goxo-goxoa ekarri digute gelara!
 πŸ˜‹πŸ˜‹



Gainera, sorpresa zoragarri bat izan dugu... OLENTZERO etorri da! A ze poza!
 


Hauxe da guztia lagunak, mila mila esker gurekin egoteagatik. Ondo ondo bukatu urtea eta URTE BERRI ON!  Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu bihotz bihotzez!πŸ’“πŸ˜ŠπŸ˜Š
 

Laster arte! Aio pelaiooo!!!
πŸ™‹πŸ’“πŸ˜˜

2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Unibertsoa eta azken asteetako ekintzak!

Kaixo, kaixoooo!!! πŸ˜ŠπŸ™‹

Azkeneko asteetan, OSO lanpetuta ibili gara! Ez dakizue zein langileak garen! Dakizuen moduan, UNIBERTSOA gaiaren inguruan sortu zaigun interesa ikusita, hainbat eta hainbat gauza landu eta ikasi ditugu. Gaia pila bat gustatu zaigu eta zuen laguntzari esker, denon artean lan bikaina osatzea lortu dugu. Begira, begira!πŸ‘€πŸ’ͺπŸ˜‰πŸš€











Etxekoei laguntza eskatu eta jasotako informazio GUZTIAREKIN, gure UNIBERTSOAREN ALBUMA osatu dugu! Mila mila mila esker denei parte hartzeagatik!πŸ‘ŒπŸ˜










Gainera, gure astronauta kaskoak ere sortu ditugu eta bukatzeko, espazioan zehar bidaiatu dugu!
πŸ‘½πŸš€πŸŒ•πŸŒŽπŸŒŸπŸŒ›








Bestalde, azken aste hauetan ekitaldi ezberdinak ere ospatu ditugu eskolan!

Haurren eskubideen aldeko eguna ospatu genuen azaroaren 20ean!πŸ‘«πŸ‘¬πŸ‘­πŸ‘¦πŸ‘§πŸ’–






Azaroak 25ean, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna ere ospatu genuen, EZ BETI DA EZETZ! ✋πŸ’œ




Azkenik, abenduaren 3an, EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen!! Denok elkarrekin jolas pila egin genituen, guk euskararen eguna egunero ospatzen dugun arren, egun berezi honetan, festa giroan ospatu ahal izateko!πŸ‘„πŸ‘‚πŸ’™πŸŽ‰





Eta ikus dezakezuen bezalaxe, etengabe gabiltza festan eta parrandan, baina ezin ukatu oso oso langileak garela, ezta?πŸ˜‰πŸ˜‹πŸ˜Š

Orain gabonekin topera gabiltza! Beraz, laister izango duzue gure berri!πŸ‘

Ondo izan eta aioooo pelaioooo!!! πŸ™‹πŸ˜˜

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!πŸ˜ŠπŸ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...