2019(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

Azken proiektua eta agurra!

Kaixo, kaixoooo!!!πŸ˜„

Ba hementxe gaude, ikasturte honetako azken argitalpenarekin! 😱

Dakizuen moduan, azken egun hauetan HH eta LHko ikasleak, proiektu orokor batean aritu gara lanean: "ITSASOA GARA!" πŸŒπŸŒŠπŸ’™

Euskaldunok beti izan dugu itsasoarekin lortura handia eta oso garrantzitsua iruditu zaigu hemen sakontzea.

Lan pila-pila bat egin dugu denok eta gauza mordoa ikasi ditugu πŸ’ͺ: Orioko balearen historia, balearen ezaugarriak πŸ‹, nola arrantzatzen zituzten, zenbat gauza lortzen ziren bale batengandik, gaur egun herri kirol bihurtu den estropadak zertan datzan 🚣 (eta EZ ditugula baleak arrantzatu behar!), traineruak ere sortu ditugu... Izaro, Getariko patroia, gurekin ere izan duguπŸ™†πŸ™Œ! Balearen bertsoak ere ikasi ditugu eta garrantzitsuena, guzti honekin, itsasoak duen garrantziaz ohartu gara (beste behin)! πŸ’™πŸ’ͺπŸŒŠπŸ™

Ba al dakizue Orioko baleak 12m neurtzen zituela? Eta denak barruan sartzen garela? πŸ˜―πŸ˜†


















Balearen edukiera landu dugu inguruko material natural eta birziklatu daitezkeenak ere erabiliz!








Izarok estropadei buruz gauza pila irakatsi dizkigu! Aupa zu!πŸ‘©πŸ’ͺ





























Gure baleak ere sortu ditugu eta bertsolari paperean ere ibili gara!












Proiektuarekin amaitzeko, HH eta LHko ikasle guztiak elkartu eta ikasi dugun guztia partekatu dugu. Zenbat gauza interesgarri eta a ze talde lana!😊πŸ’ͺπŸ‘Œ
























Gure estropadak eta jokatu ditugu! Ez dakizue zein ondo pasa genuen!πŸ˜‚πŸ˜‚πŸ˜‚







Amaiera borobila eman diogu gure lanari!πŸ˜„πŸ’ͺ



IZUGARRIA ezta? 😊 Zenbat gauza egin ditugun eta zein ondo pasatu dugun! Mila mila esker denoi zuen parte hartzeagatik! πŸ‘πŸ‘¬πŸ‘­πŸ‘«πŸ’₯πŸ’ͺπŸ˜‰

Eta horrela, ikasturteari amaiera ematen diogu. Urte zoragarria izan da, abenturaz eta esperientziaz betea! 😊Espero dut zuek ere horrela bizi izana! Mila esker laguntza eta pazientzia guztiagatik ere!πŸ˜‰
Orain pilak toooopera kargatzea tokatzen zaigu πŸ”‹, beraz, GOZATU UDAZ eta ZORIONTSU IZAN! 

πŸ˜€πŸŒžπŸŒŠπŸŒ…⛵⛺



πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ’—


BESARKADA ETA MUXU ERRALDOI BAT GUZTIONTZAT!πŸ˜šπŸ˜πŸ™‹

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!πŸ˜ŠπŸ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...