2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Unibertsoa eta azken asteetako ekintzak!

Kaixo, kaixoooo!!! πŸ˜ŠπŸ™‹

Azkeneko asteetan, OSO lanpetuta ibili gara! Ez dakizue zein langileak garen! Dakizuen moduan, UNIBERTSOA gaiaren inguruan sortu zaigun interesa ikusita, hainbat eta hainbat gauza landu eta ikasi ditugu. Gaia pila bat gustatu zaigu eta zuen laguntzari esker, denon artean lan bikaina osatzea lortu dugu. Begira, begira!πŸ‘€πŸ’ͺπŸ˜‰πŸš€











Etxekoei laguntza eskatu eta jasotako informazio GUZTIAREKIN, gure UNIBERTSOAREN ALBUMA osatu dugu! Mila mila mila esker denei parte hartzeagatik!πŸ‘ŒπŸ˜










Gainera, gure astronauta kaskoak ere sortu ditugu eta bukatzeko, espazioan zehar bidaiatu dugu!
πŸ‘½πŸš€πŸŒ•πŸŒŽπŸŒŸπŸŒ›








Bestalde, azken aste hauetan ekitaldi ezberdinak ere ospatu ditugu eskolan!

Haurren eskubideen aldeko eguna ospatu genuen azaroaren 20ean!πŸ‘«πŸ‘¬πŸ‘­πŸ‘¦πŸ‘§πŸ’–






Azaroak 25ean, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna ere ospatu genuen, EZ BETI DA EZETZ! ✋πŸ’œ




Azkenik, abenduaren 3an, EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen!! Denok elkarrekin jolas pila egin genituen, guk euskararen eguna egunero ospatzen dugun arren, egun berezi honetan, festa giroan ospatu ahal izateko!πŸ‘„πŸ‘‚πŸ’™πŸŽ‰





Eta ikus dezakezuen bezalaxe, etengabe gabiltza festan eta parrandan, baina ezin ukatu oso oso langileak garela, ezta?πŸ˜‰πŸ˜‹πŸ˜Š

Orain gabonekin topera gabiltza! Beraz, laister izango duzue gure berri!πŸ‘

Ondo izan eta aioooo pelaioooo!!! πŸ™‹πŸ˜˜

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!πŸ˜ŠπŸ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...