2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

KRISTINA ENEARA IRTEERA!

KAIXO, KAIXOO!!๐Ÿ˜€

Pasa den ostiralean, 3,4 eta 5 urteko gelek, Donostiako Kristina Enea parkera egin genuen txangoa. Primeran pasa genuen elkarrekin eta gauza pila ikusi eta ikasi genituen, BEGIRA BEGIRA!

Autobusean iritsi eta barrura, a ze leku polita!

 Lakuaren inguruan ahate pila eta zisnea ere ikusi genituen!



Ondoren, zuhaitzetatik eroritako hostoak biltzen ibili ginen!
 

Eta bat-batean... PAMUAK azaldu ziren! Ze koloretsuak diren batzuk! Ba al dakizue zergatik?
 

Txundituta gelditu ginen parkeko ZEDRO zoragarriarekin. Oso oso handia da eta 100 urte baina gehiago ditu!

Lanean ibili ondoren, deskantsatu eta indarrak hartzeko unea iritsi zen!
 

Eta bukatzeko, Kristina Eneako parkean ibili ginen jolasean!
 
  Talde bikaina osatzen dugu! Eta PRIMERAN pasa dugu denok elkarrekin!



Laister arte! ๐Ÿ˜‰๐Ÿ˜‰

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!๐Ÿ˜Š๐Ÿ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...