2020(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

GURE PLANETA ZAINTZEN!


Kaixo, kaixoooo!!!πŸ™‹

Azkeneko asteetan, berriro ere GURE PLANETAREN inguruan hitz egiten aritu gara. Nola dago lurra? Zer ari zaio gertatzen? Zergatik? Zer egin dezakegu guk?
Milaka galdera suertatu dira geletan eta pixkanaka, horiek erantzuten ibili gara. JASANGARRITASUNA ardatz, hainbat eta hainbat jarduera egin ditugu, bai gelan baita Pasaian zehar ere! Ikusi nahi?? Begira, begira!πŸ‘€πŸ‘€πŸ˜‹










Zabor patruila ere antolatu dugu eta Pasaiatik ibili gara ingurua behatzen eta kaleak garbitzen! πŸ‘ŒπŸ‘¬πŸ‘­πŸ‘«












Oso dibertigarria izan da, baina, aizue, ez dakizue ze zikinak aurkitu ditugun gure kaleak!  Ez gaitezen ZIKINTXO batzuk izan eta, ZAINDU GURE PLANETA!
πŸŒπŸŒŽπŸŒπŸŒ²πŸŒ»πŸƒπŸ€πŸŒΎπŸŒΎπŸŒΈ
Guk argi daukagu, gure planeta zaintzeko gauza pila egin ditzakegu eta horien artean: MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU!πŸ‘πŸ’ͺπŸ˜ƒ
Animatzen??



Honetaz guztiaz gain, pasa den ostiralean, bakearen eguna ere ospatu genuen eskolan! Gure eskuak, laguntzeko erabili nahi ditugu, denon eskubideak errespetatu eta bakean bizi ahal izateko!

πŸ™ŒπŸ’œπŸ’›πŸ’šπŸ’™πŸ€ŽπŸ’—



Bukatzeko, azken aste hauetan, hamaiketako jasangarri eta osasungarriaz gozatzeko aukera izan dugu eta pintxo-fruta goxo-goxoak jan ditugu! Mila esker lagundu gaituzuen guztioi!πŸ˜‹πŸ˜šπŸ™πŸ“πŸπŸ‘






Eta honaino gaurko abentura! Laster izango duzue gure berri! Bitartean, ondo izan eta gogoratu, ZAINDU DEZAGUN GURE PLANETA, BAKARRA DA ETA!

Aio pelaioooo!!!πŸ™‹πŸ˜˜

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!πŸ˜ŠπŸ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...