2020(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

KOLOREETAKO MUNSTROA


Kaixo, kaixoo!!πŸ™‹πŸ˜œ

Pasa den astean, gure ehunzango maiteak sorpresatxo bat eman zigun berriro ere!
πŸ˜πŸ›πŸ›πŸ›πŸŽ‰
 



Oraingo honetan, Sara gonbidatu zuen gurera eta sekulako sorpresa polita prestatu zuen guretzako!KAMI SHIBAI ipuina prestatu zuen guretzako eta ez dakizue ZENBAT gozatu genuen bere istorioa entzuten! KOLOREETAKO MUNSTROAren ipuina kontatu zigun eta bide batez, gure emozioen inguruan lan egiteko aukera eskaini zigun: Haserrea, tristura, alaitasuna, beldurra, lasaitasuna eta maitasunaren inguruan aritu ginen!πŸ˜ŠπŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ’—❤
πŸ˜‘πŸ˜ŠπŸ˜±πŸ˜πŸ˜”πŸ˜Œ




Gainera, Sarak eta Xuanek, guretzako MUNSTRO HORIak prestatu zituzten, gure geletan zaintzeko eta asteburuetan gur etxeetara eramateko.πŸ˜ŠπŸ™Œ Beti ere, EUSKARAZ saiatu eta egiten badugu noski! πŸ’ͺ




Ipuinaren harira, Sarak elkarrekin jolasteko eta gure emozioak antolatzeko jolas zoragarriak ekarri zituen. Ikaragarri gustatu zitzaizkigun eta orain, gelan ere, asko erabiltzen ditugu!πŸ‘¬πŸ‘«πŸ‘­πŸ‘πŸ‘Œ











Ze esperientzia polita! πŸ™Mila mila mila esker Sara guregana gerturatu eta tarte polit hau igarotzeko aukera emateagatik!πŸ˜ŠπŸ’•

Laster izango duzue gure berri, bitartean ondo izan eta gogoratu, EUSKARAZ BIZI!πŸ˜‰πŸ˜˜πŸ˜»

Aio pelaiooo!!!πŸ™‹πŸ˜˜

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!πŸ˜ŠπŸ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...