2020(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

OKINDEGIAN!


Kaixo, kaixooo!!!๐Ÿ˜Š๐Ÿ™‹

Atzo goizean, Fernandok, Gutizi okindegira gonbidatu gintuen ogi GOXO-GOXOA egitera!๐Ÿ™๐Ÿ‘๐Ÿ˜‹๐Ÿž Sekulako sopresa izan zen guretzat eta ikaragarri pila gozatu genuen! Nola ibili ginen ikusi nahi??
๐Ÿ‘€๐Ÿ‘€๐Ÿ‘Œ๐Ÿ‘Œ๐Ÿ‘€



Txapela dotoreak jantzi eta osagaiak nahasten hasi ginen!⏰๐Ÿ“๐Ÿ›



Ondoren, orearekin gure gustuko formak egin genituen!๐Ÿ˜‹๐Ÿ™Œ๐Ÿ™Œ






Irin mota ezberdin pila daudela ere ikusi genuen!
๐Ÿ˜ฎ๐Ÿ’ฌ
 


Eta gure oreak laberako prest utzi genituen!๐Ÿ‘๐Ÿ‘Œ
 

Fernano eta Rabitek, gainera,  guretzat opil goxo-goxoak prestatu zituzten hamaiketakorako, mila mila esker!๐Ÿ˜๐Ÿ˜‹๐Ÿž
 

Eta eguna bukatzeko, gure opil goxo eta bereziak etxera eraman genituen! Badirudi arrakasta handia izan dutela, ezta??๐Ÿ˜‹๐Ÿ˜‹๐Ÿ˜š
 



Espero dugu asko gustatu izana!Laster izango duzue gure berri,baina bitartean, ondo izan!! ๐Ÿ˜‰

Aio pelaiooo!!๐Ÿ™‹๐Ÿ˜˜

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!๐Ÿ˜Š๐Ÿ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...