2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

Asteartea: IPUINA eta IDAZKETA!


Kaixo, kaixooo!!πŸ˜œπŸ‘‹πŸ˜˜

Zer moduz zaudete?? Zer moduz hasi dugu eguna??

Gaur egun hotza daukagu kanpoan, beraz, gaur bai, gozatu dezagun etxeko berotasunaz!😚☕♨πŸ”₯

Horretarako, gaur ipuin polit batekin natorkizue, tartetxoa daukazuenean, goxo-goxo elkarrekin irakurri dezazuen: NIRE OHETXOA. πŸ“–πŸ›
Ipuin honetan, neskato baten eta bere ohetxoaren arteko istorioa kontatzen du; elkarrekin dituzten abeturak kontatuz, elkarrekin lo egiteak zein zoriontsu egiten dien ikusi dezakegu. GOZATU!πŸ˜ŠπŸ‘



Bestalde, badirudi atzo Euskal Herriko hainbat lekuetan ELURRA ikusi zenutela! 😱❄❄❄❄⛄
(Nik euria baino ez!)πŸ˜…πŸ˜‚
Horregatik, gaur HAINBESTE gustatzen zaigun PIPI GALTZALUZEren abentura bat elkarbanatzea pentsatu dut, familian ikusi eta elkarrekin neskato bihurri honen abenturaz ere gozatu eta barrez lehertzeko!πŸ™‰πŸ˜‚πŸ˜‚πŸŽπŸ’πŸ‘§



GOGORATU! Gaurko prestatu dudan materiala EMAILEZ bidali dizuet, IDAZKETA lantzeko hainbat proposamenekin! Ea gustukoa duzuen! πŸ˜‰πŸ’ͺπŸ‘πŸ“πŸ“§

Zaindu pila pila pila eta jaso besarkada handi bat!πŸ˜ŠπŸ’œπŸ’›πŸ’šπŸ’™πŸ’“

Aioooo pelaiooo!!πŸ™‹πŸ˜˜πŸ˜˜

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!πŸ˜ŠπŸ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...