2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Ostirala: INGELESEZ DANTZAN eta ASTEBURUA PARRANDAN!


Kaixo, kaixoo!!๐Ÿ™‹๐Ÿ˜„๐Ÿ‘‹

Ostiral ON denoi!! Zer moduz zaudete??๐Ÿ˜Š๐Ÿ‘

Asteburua dator eta hontan ere etxean geratzea tokatzen zaigunez, hementxe parrandarako ideia batzuk!

๐Ÿ ๐Ÿ‘ฌ๐Ÿ‘ซ๐Ÿ‘ญ๐Ÿ‘Œ๐Ÿ‘Œ

Gorputza martxan jarriko dugu ingeleseko abesti hauekin! Ea gogoratzen dituzuen!

๐Ÿ˜Š๐Ÿ˜‰๐Ÿ’ช๐Ÿ‘ฏ๐Ÿ’ƒ๐ŸŽค๐ŸŽถ


Five little monkeys jumping on the bed


The wheels on the bus


Dantzatu al duzue??๐Ÿ˜‚๐Ÿ˜๐Ÿ‘๐Ÿ’ƒ

Etaaaaa, nork egin nahi du gaurko esperimentua??  Nork sentitu nahi du FROZENEKO ELSA bezala??
⛄❄⛄❄⛄❄⛄❄⛄
 Begira, begira!!!๐Ÿ‘€๐Ÿ‘€
Eta KONTUZ, INOR IZOZTU GABE, e!
๐Ÿ‘๐Ÿ‘๐Ÿ‘ฉ๐ŸงŠ๐ŸงŠ


Bestalde, aipatu digutenez mugimendu berri bat jarri da martxan: Larunbatean 17:00tan balkoi/leihoetara atera eta denek elkarrekin  "Isi-isilik dago" abestia abestuko dugu, animatu nahi??


Nik badaezpada, hementxe jarriko dizuet ensaiatzeko!

๐Ÿ˜ฎ๐ŸŽค๐ŸŽค๐ŸŽถ๐Ÿ‘„๐Ÿšฃ๐ŸŒŠ


Beste alde batetik, gogoratu nahi dizuet aurreko BLOG sarrereta, ipuin dexente jarri dizkizuedala etxean goxo-goxo irakurri ahal izateko, esaterako: MUNSTRO ARROSA, BABARRUN ALE MAGIKOAK, TXORI HORIA ETA KOLOREETAKO MUNSTROA ETA KORONABIRUSA. 

 ๐Ÿ“™๐Ÿ“˜๐Ÿ“—๐Ÿ“™๐Ÿ“˜๐Ÿ“—

Horiek irakurrita, oraindik ere sofan egoteko eta atsedenaldirako tartea badaukazue, hementxe jartzen dizuet euskarazko marrazki bizidunak ikusteko orrialde bat. Asko gustatzen zaizkie!

๐Ÿ“บ๐Ÿ“บ๐Ÿ“บ๐Ÿ“บ๐Ÿ“บ

Sakatu hemen:


 Espero dut zuen gustukoa izatea, eta noski, baliagarria izatea!๐Ÿ˜‰๐Ÿ‘Œ

Asteburu ON-ONA opa dizuet denoi, MAITATU, GOZATU eta mesedez, ASKO ZAINDU!๐Ÿ‘๐Ÿ˜Š๐Ÿ˜๐Ÿ˜˜

Ziur nago laster berriro izango garela elkarrekin, BESARKADA ERRALDOI BAT GUZTIONTZAT!
๐Ÿ’œ๐Ÿ’›๐Ÿ’š๐Ÿ’™๐Ÿ’“ 

๐ŸŒˆDENA ONDO ATERAKO DA!๐ŸŒˆ

Aio pelaiooo!!๐Ÿ™‹๐Ÿ˜˜๐Ÿ˜˜


Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!๐Ÿ˜Š๐Ÿ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...