2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

EHUNZANGO BERDEA!

Kaixo, kaixooo!!! πŸ™‹πŸ˜œ

Urte berri on denoi!! πŸŽ‰πŸŽˆ Zer moduz hasi dugu urtea? Gu hasi gara lanean jada! πŸ’ͺ Sorpresa eta guzti! πŸ˜‹

Aste honetan zehar, lagun bat etorri zaigu bixitan: 

EHUNZANGO BERDEA!! πŸ›πŸ’š

Gure lagun ehunzangoak kutxa gorri bat ekarri digu.
Bertan, eskutitza idatzi digu eta proposamen zoragarri bat egin digu...

A ze ilusioa egin digun!πŸ˜„
Ehunzagoa, nahiko triste etorri da guregana euskaraz txintirik ere entzuten ez duelako. πŸ˜ŸπŸ˜” Horregatik, bere kolore berdea galtzen hasia da...eta laguntza eskatu digu! Nola ez, oso jatorrak garenez, berehala jarri gara lanean eta eskatu diguna egin dugu: berak prestatutako abestia abestu eta denok elkarrekin euskaraz jolastu! 😊😍
Gainera, marrazki polit-politak egin ditugu ehunzangoari emateko!πŸŽ¨πŸ“
 






Gaur, eskolara iritsi garenean, ehunzangoak erantzun egin digula ikusi dugu eta izugarri pila poztu gara bere erantzuna irakurri eta bere kolore berdea berreskuratu duela ikustean!!πŸ˜πŸ™ŒπŸ‘πŸŽ‰πŸŽ‰πŸ›

Honengatik guztiagatik, pentsatu dugu, oso polita izango litzatekeela guk zuei guztioi abestia erakutsi eta denok batera, ehunzangoari behar duen indarra emango bagenio.Aitzakiarik izan ez dezazuen... begira, begira ze abesti polita!! πŸ˜²πŸ˜±πŸ˜œπŸ’š



Gustatu zaizue? Espero dugu baietz!
Laster izango duzue gure berri, baina bitartean, ez ahaztu, guzti hau euskararen alde egiten dugula eta denon laguntza ezinbestekoa dela, bide batez, EHUNZANGOAREN KOLORE BERDEA BETIRAKO MANTENTZEKO! πŸ˜ŠπŸ’“πŸ’ͺπŸ’š

Gogoratu, ahoak BIZI-BIZI πŸ‘„ eta belarriak beti PREST! πŸ‘‚

Mila esker lagunak eta laster arte!

Aio pelaiooo!! πŸ˜œπŸ˜˜πŸ˜˜πŸ™‹

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!πŸ˜ŠπŸ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...