2019(e)ko ekainaren 7(a), ostirala

Esperimentuak eta Oriora irteera!

Kaixo, kaixooo!!!

Pasa den astean izan genituen ekintza dibertigarri batzuk kontatzera gatoz gaur!πŸ˜ŠπŸ˜‹πŸ‘

Asteazkenean, URA proiektuarekin lotuta, gure gelako ama batzuk etorri ziren gurekin esperimentuak egitera! Gauza pila ekarri zituzten gurekin elkarbanatzeko eta oso interesgarriak! Denak liluratuta geratu ginen! 😯😯














Mila mila esker hiruoi zuen parte hartzeagatik! πŸ˜ŠπŸ‘ŒπŸ™

Ze ondo pasa genuen saltxeatzen! 😹😹

Gainera, ostiralean, Oriora egin genuen irteera denok elkarrekin eta PRIMERAN pasatu genuen! 🌞🌞Eguraldia lagun, herriko historian murgildu eta Orioko balearen inguruan hizketan ibili ginen.πŸ‹




Ondoren, hamaiketakoa egin eta bertako parke batean jolasean ibili ginen!







Bazkaldu aurretik, animaliak bisitatu eta jaten ematen saiatu ginen. πŸ€πŸ“πŸ¦Arrakasta gehiegirik gabe, guk gure tripak bete eta hondartzako parke zoragarrira gerturatu ginen! πŸ–πŸŒŠNOLA GOZATU GENUEN!πŸ˜†πŸ˜‹ Begira, begira!



















Ikusten duzuen bezala, aste polita bizi genuen Anunziatako ikasleok. Oraindik egun batzuk dauzkagu elkarrekin egon eta ondo-ondo pasatzeko! πŸ˜ŠπŸ‘«πŸ‘¬πŸ‘­
Beraz, ondo izan eta laster arte!πŸ™‹πŸ˜˜

Ostirala 19: Azken eguna!!!

Kaixo, kaixooo azken aldiz lagunak!!!!πŸ˜ŠπŸ‘‹ Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko ...