Iritsi da, iritsi da etxe-eskolako azken eguna! Gehienok elkarrekin egoteko eta agurtzeko aukera izan dugu eta besarkadak falta izan zaizkigun arren, momentu polita bizi izan dugu!ππ
Mozorro zoragarriak ekarri dituzue saiora, OSO DOTORE ZINETEN DENAK!!ESKERRIK ASKO!!
πππππππππ
Agur esateko unea iritsi zaigu. Etapa bat bukatu eta beste bati, lekua uzteko!πππππͺπ
πDuela bi urte elkarrekin hasi genuen abentura polit hau...
...Ez dadila inoiz bukatu!!π
SEGI AMESTEN, BIZITZEN, MUNDUA ALAITZEN ETA ZORIONTSU IZATEN!
Pixkanaka amaierara iristen ari gara eta horrekin batera, bihar, agur esateko ordua iritsiko zaigu! Alde batetik, triste nago zuei agur esan behar izateagatik, baina OSO pozik, bi urte hauetan bizi izan dugun guztiagatik!
Poco a poco estamos llegando al final del curso y asΓ, maΓ±ana, ¡nos tocarΓ‘ decirnos adiΓ³s! Por un lado, estoy triste por el hecho de tener que despedirme de vosotros/as, pero por otro lado, ¡estoy MUY contenta por todo lo que hemos vivido estos dos aΓ±os!
Horregatik, gaur lagunak, idazketa lantzeko, zer iruditzen ESKUTITZAK idazten baditugu? Hainbeste denbora ikusi gabe, agian badaukazue hor lagunen bati esan nahi diozuten zerbait gordeta, ezta? Lehendabizi, pentsatu NORI eta ZER esan nahi diogun eta jarraian, hasi daitezela hitz goxo horiek dantzan!
Nik neurea idatzi dut eta nola ez, zuei idatzi dizuet, bihotz-bihotzez!!πππ
Llevamos tanto tiempo sin vernos, que seguro que tenemos guardado algo que le queramos decir a algΓΊn amigo/a, ¿verdad? Primero, debemos pensar A QUIΓN le queremos escribir y QUΓ le queremos decir y a continuaciΓ³n, ¡que empiecen a bailar esas bonitas palabras!
Yo he escrito la mΓa, y como no, os la he escrito a vosotros/as, ¡de corazΓ³n!πππ
Emailez bidali dizuet ondo irakurtzeko! Espero dut gustukoa izatea!
Jarraian txantiloi moduko bat jarri dizuet ere, zuek zuen eskutitzak idazteko! Nahi duzuen lagunari idatzi eta bukaeran, nahi izanez gero, argazki bat edo marrazki bat gehitu dezakezue!
Ziur nago lagunari ilusio handia egingo diola!!
ππππππ¬π«ππ
¡Os lo he mandado por email para que lo leΓ‘is bien! ¡Espero que os guste!
¡Estoy segura de que le va a hacer mucha ilusiΓ³n a otro/a compaΓ±ero/a!
ππππ
Eta eguna martxoso martxoso bukatzeko, ASPALDIKO abesti hau ekarri dizuet! ESKUTITZA deitzen da eta ziur nago GURASOEK (batzuk behintzat) ezaugutuko duzuela!
NI ENERGIAZ BETETA! A ZE SAIO POLITA IZAN DUGUN! ππͺπͺππππ
ZE POZA EMATEN DIDAN ZUEK IKUSTEAK!!πππ
Gaurko saioan MEMORIA jolas txiki bat egin dugu! Nahiko zaila izan da, baina hasieran pixka bat kostatu zaigun arren, gero taldean, primeran egin dugu! Fruta ezberdinen izenekin aritu gara jolasean: KIWIA, SAGARRA, PLATANOA, SANDIA, MANDARINA, MELOKOTOIA, MAHATSAK...eta gure burutxo zoragarrietan gorde ditugu errepikatzeko!
ππππ₯ππ
Jolasa amaitzerakoan, nere liburu magikotik bi ASMAKIZUN irakurri eta asmatu ditugu! ZE AZKARRAK ZARETEN! Etxekoei irakurtzeko, hemen jarriko dizkizuet! Ea asmatzen dituzten!π
Saioa bukatzeko, ahotsak eta gorputzak DANTZAN jarri ditugu!!
Gaurko blogean, matematika izango da beste behin gure protagonista!!ππͺπͺ
Zenbakiekin arituko gara jolasean eta gaur, AURREKOA eta ATZEKOA zeintzuk diren asmatu beharko ditugu! Begira, hemen azalpen txiki bat!
πππππ
Ariketa honen bitartez, aurrekoa eta atzekoa kontzeptua lantzeaz gain, 20 arteko zenbaketa (nahi duenak gehiago luzatu dezake) eta zenbakien kontzeptu abstraktoa ere landuko dugu, baina gainera, irakurketa prozesuan ere lagunduko digu, ezkerretik eskubirako norabidea ere landuko dugulako.
Agurrarekin batera, UDA datorkigu, oporraldia, hondartza...eta zer gehiago??ππ
UDAK JADA BADU, KOLORE UGARI!! ππ
Abestu eta dantzatuko dugu elkarrekin??ππΆ
Hemendik aurrera ere hiztegia lantzen jarrai dezazuen, orain arte erabili ditugun EUSKARAZKO jolas eta baliabide interaktibo batzuk jarriko dizkizuet hemen azpian, nahi adina alditan erabili, ikasi eta batez ere ondo pasatzeko!
Eta orain, nork asmatuko ditu NIRE LIBURU MAGIKOTIK ateratako asmakizun hauek??
ππππππ
Nor naiz??
Nor naiz??
Zer naiz??
Asmatu al dituzue?? AUPA TXAPELDUNAK!!!ππ
Eta bukatzeko, AZAZKALOren IPUINA elkarbanatu nahi dut zuekin, oso dibertigarria baita! Goxo-goxo elkarrekin entzun eta irakurketaz gozatzeko! πππ
Ostirala da eta asteburu polit bat daukagu aurretik! Horregatik, gaurkoan, familia giroan egieko esperimentu eta proposamen batzuekin natorkizue! Ea gustatzen zaizkizuen!ππ
Zer iruditzen zaizue, KANIKEN (edo pilotatxoen) ZIRKUITUA eraikitzen badugu??
Zirkuitu bat eraikitzean, MUGIMENDUA eta ondorioz, oinarrizko lege fisikoak erabiltzerakoan, gure sormenari beste dimentsio interesgarri bat gehituko diogu, zirkuitu mental konplexuaketa dibertigarriak martxan jarriko ditugulako.
Gainera, zirkuitu hauek eraikitzeko orduan, materialak anitzak izan daitezke: material birziklatua, berrerabilgarria, naturan bildutakoak...nahi adina! Hemen ere zer beharko dugun erabakitzea tokatuko zaigu! Begira!
Cuando construimos un circuito de este tipo, al introducir el MOVIMIENTO y las leyes fΓsicas mΓ‘s
fundamentales, aΓ±adiremos una dimensiΓ³n muy interesante a nuestras creaciones ya que
pondremos en marcha circuitos mentales complejos y divertidos.
Beste alde batetik, etxean SUMENDI bat egitea proposatzen dizuet! Hori bai, HELDU BATEN BEGIRADAPEAN NOSKI! Harrigarria da nahasketa kimiko honek sortu dezakeena! Animatzen??
Por otro lado, ¡os propongo hacer un VOLCΓN en casa! Eso sΓ, ¡BAJO LA SUPERVISIΓN DE UN ADULTO/A POR SUPUESTO! ¡Ez increible lo que esta reacciΓ³n quΓmica puede hacer! ¿Os animΓ‘is?
π±π±π±π±π£π£π₯π₯
Eta bukatzeko, eskulan polit haur jarri nahi dut berriro! Uste dut konfinamendu hasieran jarri nuela, baina esango nuke askok ezin izan duzuela egin eta oso dibertigarria iruditzen zait! Marrazkiak 3D formatuan egingo ditugu! AURRERA SORMENA!!
Lehenik eta behin, Montessori metodoan oinarrituta, berak "serie arrosa" deritzon hitz taldearekin hasiko gara. Hitz hauek sinpleak dira, motzak eta idazten diren bezalaxe irakurtzen dira. Horrek esan nahi du haurrarentzat irakurtzeko hitz errazak direla eta pixkanaka konplexuagoak txertatzen joan gaitezkela, haurraren erritmoaren arabera.
En primer lugar, trabajaremos con el grupo de palabras que Montessori clasifica como "la serie rosa". Γstas, son palabras simples, cortas y siempre se leen/pronuncian igual que se escriben. Eso quiere decir que son palabras sencillas para ellos/as para leer y que poco a poco podremos ir introduciendo palabras mΓ‘s complejas, siempre dependiendo del ritmo de cada niΓ±o/a.
π£π£π£πͺπͺπͺππ
Ariketa honetan, ezkerreko zutabeko hitzak irakurri eta bere irudiarekin erlazionatuko ditugu!
En este ejercicio, leeremos las palabras de la columna de la izquierda y las relacionaremos con sus imΓ‘genes.
ππππ€π€π€πππ
Hurrengo proposamena, DESKRIBAPENAK egitea izango da: ikusten dugun irudia oinarritzat hartuz, azpian dauden hitzak irakurri eta gure irudiarekin bat datozenak aukeratuko ditugu eta horrela, irudiaren deskribapena osatu ahal izango dugu.
La siguiente propuesta es hacer DESCRIPCIONES: basΓ‘ndonos en la imagen que vemos, leeremos las palabras que tenemos debajo y elegiremos las que coinciden con nuestra imagen y asΓ, podremos completar la descripciΓ³n de la imagen.
Bukatzeko, aipatu nahi dizuet jarduera hauekin batera, emailez, NIRETZAT interesagarriak eta politak diren ipuinen zerrenda luze bat bidali dizuedala, ondo-ondo gorde eta behar duzuen guztietan hor izan dezazuen.
Egun on berriro ere!!! A ze poza berriro ere zuen aurpegi polit horiek ikustean!!π
Gaurko saioan, hizki eta hitzekin jolasean ibili gara! Nola egin dugun jakin nahi?ππͺ
Lagun batek hizki bat aukeratu eta lagunari txanda pasa dio. M, K, E, A, R, S, P, N, T eta L hizkiak atera zaizkigu jolasean eta hitz hauek bururatu zaizkigu! ππ
Zein da zuri burura datorkizun hitza?π€π€
Dibertigarria izan da ezta??? Hainbesteko gogoa daukagu elkar ikusteko eta elkarri gauzak esateko, batzuetan zaila egiten zaigula, baina SEKULAKO POZA ematen dit zuekin tartetxo hau igarotzeak! Espero dut zuek ere nik bezainbeste gozatzea!